XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) behar! esan zuen Txohik nahiko asaldaturik.

Lepoan bere lapur-zakua zeramala lasterka joan zen ostadarra hasten zen tokirantz, eta ostadarraren hango muturra sartu zuen bere zakura.

Gero beste muturreraino joan zen eta gauza bera egin zuen.

Ostadarra oso-osorik zakuan zuela, itxi eta lokarri batez ongi lotu zuen eta lepoan zamatuz etxera itzuli zen.

Supituki gauza guztien koloreak desagertu ziren, dena hits eta margul bihurtu zen.

Autoek elkarren aurka jotzen zuten semaforoetan kolorerik ez zegoelako.

Ikastolako haurrek negar egiten zuten andereñoak agindutako marrazkiak ezin koloreztatu zituztelako.

Ardi eta behiek harriak jaten zituzten belar berdea ikusten ez zutelako.

Kolore ezin ederragoak zituen pauma batek bere buruaz beste egin nahi izan zuen, harro-harro bere lumaia luzea zabaldu zuenean bat-batean itsustua antzeman zuelako.